Zerbitzu turistikoak:
Kudetek bisita gidatuen bitartez honako leku ederrak ezagutzeko aukera ematen du:
- Lekeitiok, arrantza eta artisau iraganaz hitz egiten digun kostaldeko herri honek, kaleetan zehar dituen dorre, etxetzar eta komentuak ikusteko aukera ematen du.
- Markina-Xemeinen dagoen Arretxinagako San Miguel ermita aro tertziarioko hiru harri handirekin , X.mendeko Xemeingo Andra Mariaren Jasokundearen eleiza, bere alde zaharra etxetzar eta dorreekin eta udal frontoia: mundu osoan “Universidad de la pelota” bezela ezagutzen dena.
- Ziortza-Bolibar Herriko Ziortzako kolegiata, Bizkaiko lehena eta bakarra da eta Euskadiko monumentu nazional izendatuta dago.


kudet.es © 2009